Semana-Pintxo-Alava-2 (2)

2018ko ekainaren 1etik 10era establezimendu partaideetan pintxoak dastatzeko lehenengo fasean ondoren, Iradier Arena V. Arabako Pintxoaren Asteko finalaren agertoki bihurtuko da.

2018ko ekainaren 12ko jardunaldian, asteartean, sailkapen fasea egingo da eta izena eman duten guztiek lehiatuko dute showcooking izeneko formatuan. Helburua finalean 15 plazetako bat lortzea izango da. Jardunaldi honetan epaimahai profesionala bost kidek osatuko dute eta V. Arabako Pintxoaren Aste Nagusiko antolatzaileek hautatuko dituzte.

Finala Iradier Arenan egingo da 2018ko ekainaren 13an, asteazkenean, goizean eta epaimahai profesionala izango du. Hemen ere bost kide egongo dira, baina sailkapen fasean parte hartutakoekiko desberdinak.

Epaimahai profesionalak azken ebaluazioa egin ostean, erabakia erantzunezina izango da.

EGITARAUA

2018ko ekainaren 1etik 10era
Eskaintza gastronomikoa Arabako ostalaritza establezimenduetan

Asteartean, 2018ko ekainaren 12an
Vitoria-Gasteizko Iradier Arena.
Sailkatutako partaideren artean finalerdia
10:00-13:00 eta 16:00-20:00

Asteazkenean, 2018ko ekainaren 13ean
Vitoria-Gasteizko Iradier Arena.
10:30-12:00 15 partaideren artean finala
12:30 Sariak ematea