ARABA BEREZIA DA
Euskadin Araba berezia da. Paisaien aniztasuna, igarotze-lurraldearen izaera islatzen duten monumentu historikoak, nekazaritzaren sektorearen garrantzia, klima desberdina… Arabako lurraldearen berezitasun erakargarria definitzen dute. Gainera, Araba ezaguna da Arabako Errioxatik datozen bere ardoen kalitate bikainarengatik.
Mendeetan zehar Arabako lurrek erromesak eta bidaiariak pasatzen ikusi dituzte. Ildo horri jarraiki, herri eta kultura desberdinak elkartu ziren Araban eta horren lekuko gordetzen dira monumentuak eta eraikinak. Izan ere, horiek lurralde honi ondare historiko garrantzitsu eta aberatsez hornitzen diote. Eraikuntza historiko askoren artean Iruña-Veleiako erromatar aztarnategia azpimarratu behar dugu. Halaber, garrantzi berezia dute Arabako lautadan zehar erromesek erabiltzen duten galtzada, mendietako eta hegoaldeko ibarretako historiaurreko aztarna ugariak edo Gesaltza Añanako Gatz Haranak, Euskadiko irudirik harrigarrienetarakoa.

Ezin dugu hiriburua, Vitoria-Gasteiz, ahaztu. Berdegune handiak, oinezkoentzako kaleak, Erdi Aroko hirigune berreskuratua eta garapen orekatua; horiek guztiek Arabako hiriburua hiribururik onenetariko bihurtzen dute eta Europa guztian bizi kalitaterik hoberenetarikoa du.

Udalerri batzuen salbuespenez, besteak beste, Laudio, Amurrio eta bere hiriburua, Arabako lurralde gehiena udalerri txiki sakabanatuek osatzen dute, landa izaerarekin eta biztanle gutxirekin. Horri esker, Arabak natur espazio garrantzitsuak ditu eta urri industrializatuak daudenez, kontserbazio egoera onean daude. Hor ageri dira Valderejoko natur parkea, Entzia eta Izkizko eremuak, Laguardiako aintzirak eta iparraldeko lurraldeekin partekatzen dituen hiru natur parke: Gorbeia, Urkiola eta Aizkorri.

Baina, agian, Arabako eskualderik ezagunena Arabako Errioxa da. Lurraldearen hegoaldeko muturrean kokatuta dago eta pena merezi du bisita egitea, batetik, ardo bikainengatik eta, bestetik, historia eta kultur ondarearengatik. Arabako Errioxa ardo onaren sinonimoa da eta harresi-gunez, mahastiez eta upategiz zipriztindutako paisaia eskaintzen du. Bertan ardo bikainez dastatzeko aukera izango dugu, zonako upategietako kudeatzaileek laztanez egin ondoren. Gainera, horietako upategi batzuk arkitektura lan paregabeak dira, hala nola, Ysios upategia, Santiago Calatrava arkitektoarena edo Marqués de Riscal konplexua, Frank Gehryk diseinatutakoa. Nolabait Bilboko Guggenheim museoa gogora dakar.

Araba berezia da.

Alava-Turismo
logo-tourism
Catedral-Vitoria
logo