Semana-Pintxo-Alava-2 (6)

V SEMANA GRANDE PINTXO ÁLAVA | ARABAKO PINTXOAREN V. ASTE NAGUSIA

LEHIAKETAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

1. AURKEZPENA
MINIATURE EXPERIENCEk, SEA Hostelería-Ostalaritzaren laguntzaz, Arabako Pintxoaren V. Aste Nagusia antolatuko du 2018ko ekainaren 1etik 13era bitartean, biak barne. Hori dela-eta, lehiaketa garatuko da, Arabako Lurralde Historikoko pintxorik onenak hautatzeko asmoz.

Irabazleak Arabako Lurralde Historikoa ordezkatuko du Miniature Pintxos Congress ekitaldia irekiko duen afarian. Izan ere, urtero egiten da “Irabazleen Afaria” izenpean. Horrez gain, zuzenean sartuko da Pintxoen Euskal Herriko Lehiaketaren finalerdian, 2018ko urrian; bien bitartean, lehenengo bost sailkatuek lehentasunezko inskripziorako eskubidea izango dute.

2. HELBURUA
Gastronomia ekitaldi honekin MINIATURE EXPERIENCEk eta SEA Hostelería-Ostalaritzak jendeak sektorea eta produktuak ezagut ditzan sendotu nahi dute eta, aldi berean, xedea barrako ostalaritza animatu eta dinamizatzea da. Azkenik, Arabako Lurralde Historikoko establezimenduetan eskaintzen diren pintxoen kalitatea hobetu nahi da.

3. HEDAPENA
Arabako Pintxoaren IV. Aste Nagusia, ostalaritza-establezimendu partaideak eta lehiaketan aurkeztutako pintxoak jendearen artean sustatuko dira eta, horretarako, kartelak, katalogoa, prentsa, irratia eta webgunea erabiliko dira, besteak beste, euskarri modura. Era berean, lehiaketaren emaitzak zabalduko dira.

4. GAUZATZE DATAK
Lehiaketak bi fase izango ditu eta argi eta garbi bereiziko dira:
– Lehenengo fasea. Arabako Pintxoen V. Aste Nagusia egiten den bitartean (ekainaren 1etik 10era, biak barne) izango da eta tabernatan pintxoak dastatzeko aukera dago. Ekainaren 10a epemugatzat jota, lehiaketa honen lehenengo faseko epaimahaiak finalerdietara pasako diren 24 pintxoak zehaztuko ditu eta jendeari jakinaraziko dizkio.
– Azkeneko fasea. Asteartean eta asteazkenean, ekainaren 12an eta 13ean, gauzatuko da Iradier Arenan. Finala showccoking formatuan antolatuko da, epaimahaiaren aurrean eta nahi duen jendeari bertaratzeko aukera eskainiko zaio.

5. PARTAIDEAK
Arabako Pintxoaren V. Aste Nagusiaren lehiaketa Arabako Lurralde Historikoko ostalaritza establezimendu guztietarako irekita dago, baina aldez aurretik zehaztutako epearen barruan izen-ematearen fitxa entregatu behar da, kalifikazioa edota kategoria alde batera utzita: taberna, kafetegia, jatetxea, hostatua, hotela, etab. Helburua beren barrako sukaldaritzaren kalitatea nabarmentzea da eta, beraz, pintxoen eskaintza izan beharko dute.

6. IZENA EMATEKO EPEA
Arabako Pintxoaren V. Aste Nagusian izen-emateko epea 20187ko maiatzaren 20n 12:00etan amaituko da.

Arabako Pintxoaren V. Astean izen-ematea establezimendu partaideentzat doakoa da.

7. PARTAIDEAK ERREGISTRATZEA
Arabako Lurralde Historikoan kokatutako ostalaritza establezimenduek Arabako Pintxoaren V. Aste Nagusian parte hartu nahi badute, lehiaketaren web orri ofizialean argitaratuta dagoen izen-emateko galdeketa bete beharko dute: www.semanadelpintxodealava.com; bestela, eskatzen diren datuak posta elektronikoaren ondorengo helbidera bidal daitezke: info@semanadelpintxodealava.com.
Izen-ematea erregistratzen denean, antolatzez arduratzen diren langileak establezimendu bakoitzetik pasako dira aldez aurretik hitzordua eskatu ondoren, lehiaketara aurkeztutako pintxoei argazkiak ateratzeko.

8. EGITEKO KOPURUA ETA TEKNIKA
Ostalaritza establezimendu bakoitzak aske lehiaketarako pintxo bakarra proposatu eta egin beharko du.

Lehiaketa egiten ari den bitartean, pintxoen kopurua eskura nahikoa izango da, bai jendearentzat, baita ekitaldiko epaimahaikoentzat ere erakusketaren eta establezimenduaren salmentaren ohiko ordutegian. Xede horrez, aldez aurretik antolaketakoei idatziz jakinaraziko zaie izena emateko galdeketan. Aipatu ordutegian pintxoak eskura ez badaude, lehiaketaz kanpo utz daitezke.

Lehiaketari begira, pintxotzat hurrengoa joko da: aurkezpen trinkoa duen janariaren anoa, bakarrik aurkezpenean zerbitzatzen diren tresnekin gehienez bi edo hiru hozkadatan kontsumitzeko.

9. PINTXOEN PREZIOA
Pintxoak jendeari saltzeko orduan, 2,50 € prezioa jarriko du.

10. SARIAK
Sariak hurrengoak izango dira:
– Lehenengo saria: urrezko pintxoa 600 euroz saritua
– Bigarren saria: zilarrezko pintxoa 300 euroz saritua
– Hirugarren saria: brontzezko saria 200 euroz saritua
– Herri saria
– Amstel Oro Uztartzea saria
– Master Makro saria
– Ardo Uztartzea saria
– Volvo Irudiaren saria
– SEA Ostalaritzaren saria zerbitzuan bikaintasunari

Edozein sari hutsik geldi daiteke, epaimahaiaren iritziz pintxoek kalitate nahikoa ez badute.

11. EPAIMAHAIAREN KONPOSIZIOA ETA METODOLOGIA
Lehian jardungo duten pintxoak bi epaimahaik ebaluatuko dituzte: bata profesionala eta herritarren artekoa bestea.
2018ko ekainaren 1etik 10era establezimendu partaideetan pintxoak dastatzeko lehenengo fasean ondoren, Iradier Arena V. Arabako Pintxoaren Asteko finalaren agertoki bihurtuko da.
2018ko ekainaren 12ko jardunaldian, asteartean, sailkapen fasea egingo da eta izena eman duten guztiek lehiatuko dute showcooking izeneko formatuan. Helburua finalean 15 plazetako bat lortzea izango da. Jardunaldi honetan epaimahai profesionala bost kidek osatuko dute eta V. Arabako Pintxoaren Aste Nagusiko antolatzaileek hautatuko dituzte.
Finala Iradier Arenan egingo da 2018ko ekainaren 13an, asteazkenean, goizean eta epaimahai profesionala izango du. Hemen ere bost kide egongo dira, baina sailkapen fasean parte hartutakoekiko desberdinak.
Herri-epaimahaia hiru pertsonek osatuko dute eta bere egunean V. Arabako Pintxoaren Asteko antolatzaileek zehaztutako metodoaren arabera hautatuko dira. Nolanahi ere, 2018ko ekainaren 12ko, astearteko, jardunaldian esku hartu duten guztien pintxoak ebaluatuko dituzte.
Epaimahai profesionalak eta herri epaimahaiak azken ebaluazioa egin ostean, bien erabakia erantzunezina izango da.

12. PUNTUA DAITEZKEEN BALIOZTAPEN IRIZPIDEAK
Lehiaketaren fase desberdinetan epaimahaiak honako balioztapen irizpideak kontuan hartu beharko ditu puntuak emateko:
Kontzeptua: 100en gainean gehienez 45 puntu
– Aurkezpena (harmonia, zailtasuna-originaltasuna, ahozko-idatzizko deskribapena). Gehienez 15 puntu
– Produktua (kalitatea, Arabako nortasuna, originaltasuna-berrikuntza). Gehienez 15 puntu
– Prestatze-lanak (tekniken zailtasuna-aniztasuna, gauzatzea, originaltasuna-berrikuntza). Gehienez 15 puntu
Dastapena: 100en gainean gehienez 55 puntu
– Usaina (egokitasuna, originaltasuna, konplexutasuna, akatsak). Gehienez 10 puntu
– Zaporea (egokitasuna, originaltasuna, konplexutasuna). Gehienez 25 puntu
– Gustua (iraunkortasuna…). Gehienez 10 puntu
– Testura (egokitasuna, originaltasuna, konplexutasuna). Gehienez 10 puntu

13. EPAIA
Epaimahaiaren epaia azkeneko fasea amaitutakoan sariak ematen diren ekitaldian jakinaraziko da.

14. SARIAK EMATEA
Sariak 2018ko ekainaren 13ean, asteazkenean, 12:30ean, azkeneko fasea amaitzen denean entregatuko dira Iradier Arenan.

15. OINARRIAK ONARTZEA
Arabako Pintxoaren IV. Aste Nagusian izena emanez gero, inskribatutako establezimendu bakoitzak parte hartzeko oinarri hauek oso-osorik onartuko ditu eta antolatzaileek oinarri hauen aldaketa zorrotza interpretatzeko eskubidea izango dute, hobe gara dadin, hainbat alderditan lehiaketan zehar beharrezkoa balitz.

Ostalaritza establezimendu partaideak azaldu eta bermatzen du bera dela lehiaketara aurkezten duen pintxoaren egile bakarra. Oinarri hauetan xedatzen diren baldintzak betetzen ez dituzten pintxo guztiek automatikoki lehiaketaz kanpo geldituko dira.