Semana-Pintxo-Alava-2 (2)

Arabako Pintxoaren V. Aste Nagusia ekainaren 1etik 13ra bitartean egingo da izena eman duten Arabako ostalaritza establezimenduetan. Gastronomia ona gustuko duten zaletuek pintxoak dastatzeko aukera izango dute eta, bide batez, nahi izanez gero, xede horrez ezarritako bozketa sistemaren bitartez herri epaimahaikide bihur daitezke.
Halaber, epaimahai profesionalak aldez aurretiko fasean 24 pintxo eta establezimendu nabarmenei buruz erabakiko du. Izan ere, horiek pasako dira finalera.
Azken fasea bi saiotan ekainarenren 12an eta 13ean egingo da Iradier Arenan. Lehenengo finalerdiak asteartean, ekainaren 12an, sailkatutako 24 pintxo izango ditu goizeko eta arratsaldeko txandatan. Finalerdian 8 pintxo sailkatuko dira eta finalean parte hartuko dute. Bertan sari nagusiak jarriko dira lehian asteazkenean, ekainaren 13ean, goizean.
Arabako Pintxoaren V. Asteak Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko sariak emango dizkie lehenengo hiru sailkatuei; Herritarren Saria establezimenduetan lehiaketako pintxoak dastatu dituzten guztien botoekin zehaztuko da; Ardo Bikainen Uztartzako Aaria, Volvo Irudiaren Sariaeta SEA-Zerbitzuan Bikaintasunari begira Ostalaritza Saria ere izango dira.

EGITARAUA

2018ko ekainaren 1etik 13ra
Eskaintza gastronomikoa Arabako ostalaritza establezimenduetan

Asteartean, 2018ko ekainaren 12an
Vitoria-Gasteizko Iradier Arena.
Sailkatutako 24 partaideren artean finalerdia
10:30-13:00 eta 16:30-20:00

Asteazkenean, 2018ko ekainaren 13ean
Vitoria-Gasteizko Iradier Arena.
10:30-12:00 8 partaideren artean finala
12:30 Sariak ematea