ARABAKO PINTXOAREN ASTE NAGUSIA

Arabako Pintxoaren IV. Aste Nagusia ekainaren 21etik uztailaren 2ra bitartean egingo da izena eman duten Arabako ostalaritza establezimenduetan. Gastronomia ona gustuko duten zaletuek pintxoak dastatzeko aukera izango dute eta, bide batez, nahi izanez gero, xede horrez ezarritako bozketa sistemaren bitartez herri epaimahaikide bihur daitezke.
Halaber, epaimahai profesionalak aldez aurretiko fasean 24 pintxo eta establezimendu nabarmenei buruz erabakiko du. Izan ere, horiek pasako dira finalera.
Azken fasea bi saiotan uztailaren 4an eta 5ean egingo da Eskoriatza-Eskibel jauregian. Lehenengo finalerdiak asteazkenean, uztailaren 4an, sailkatutako 24 pintxo izango ditu goizeko eta arratsaldeko txandatan. Finalerdian 8 pintxo sailkatuko dira eta finalean parte hartuko dute. Bertan sari nagusiak jarriko dira lehian ostegunean, uztailaren 5ean, goizean.
Arabako Pintxoaren IV. Asteak Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko sariak emango dizkie lehenengo hiru sailkatuei; Herritarren Saria establezimenduetan lehiaketako pintxoak dastatu dituzten guztien botoekin zehaztuko da; Bakailaozko Pintxo Onenari Saria eta SEA-Zerbitzuan Bikaintasunari begira Ostalaritza Saria ere izango dira.

EGITARAUA

2017ko ekainaren 21etik uztailaren 2ra
Eskaintza gastronomikoa Arabako ostalaritza establezimenduetan

Asteartean, 2017ko uztailaren 4an
Vitoria-Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregia.
Sailkatutako 24 partaideren artean finalerdia
10:30-13:00 eta 16:30-20:00

Asteazkenean, 2017ko uztailaren 5ean
Vitoria-Gasteizko Eskoriatza-Eskibel jauregia.
10:30-12:00 8 partaideren artean finala
12:30 Sariak ematea

Banners-Alojamientos-Alava-EUS
Banners-Turismo-Alava-EUS
Inscripciones-Semana-Pintxo-Alava-EUSKERA
Participantes-Semana-Pintxo-Alava-EUSKERA

ZILARREZKO PINTXOA
Arabako Pintxoaren III. Aste Nagusia 2016
TXI-TXA-RRO
Mikel Fiestras
La Regadera Taberna Jatetxea
Vitoria-Gasteiz

URREZKO PINTXOA
Arabako Pintxoaren III. Aste Nagusia 2016
MI  NIGIRI
Mitxel Sagredo
El Pregón Kafetegia
Vitoria-Gasteiz

BRONTZEZKO PINTXOA
Arabako Pintxoaren III. Aste Nagusia 2016
ESTRELLA DE MAR
Rubén González
La Casa del Patrón Taberna Jatetxea
Murgia